“Los Irrepetibles”
Kaixo denori!
Ondorengo bideoetan Los Irrepetibles- eko froga desberdinak aurkezten dira: Prohibido Reírse, Sólo Preguntas eta Cambio. Hala ere, hemen duzue programari buruzko informazio gehiago.
Niri gehien gustatu zaizkidan zatiak dira hauek, unerik onenak izan dira hauek niretzat. Ea zer iruditzen zaizuen zuei!
Prohíbido Reírse: bideoa hiru zatitan dago eta froga honen helburua mozorrotuz besteei barre eragitea da. Besteek, aldiz,, barre ez egiten saiatu behar dira beraiek mozorrotu behar ez izateko.
Sekun de la Rosa-k parte hartzen duenean programa honetan oso ondo pasatzen da! Beno, egia esan, bere benetako izenaz baino, gehiago ezagutuko duzue Aida telesaileko Mauricio- ren anai bezala, Toni. AUPA JOSE RAMON! jajaja Agustin Jimenez- ek ere oso ondo egiten du, ezta? Jaja
Cambio: ondorengo frogan elkarrizketa bat proposatzen da eta txirrinak jotzen duenean guztiz aldatu behar dute pentsakera
Zer deritzozue? Jaja
Sólo Preguntas: beste honetan elkarrizketa galderen bidez burutu behar dute eta horrela egiten ez duenak txandaz pasatu behar dio bere taldekideari.
Dirudiena baino zailagoa da, saiatu zuek etxean edo lagun artean.. jaja. Ondo pasatuko duzue, ez kezkatu horregatik! Gogoratu barre egitea dela kirolik onena, 15 muskulu erabiltzen ditugu!
Ondo pasatu baduzue, “Los Irrepetibles” gomendatzen dizuet ikustea ostiralero 21:20etan, La Sextan. . Ez zarete damutuko!
Laster arte!
Listen to this podcast