Beharrezkoak ote?

2008 Martxoa 30

Aupa!

Irakasle eta ikasleon azken opor eguna da, besteak beste, eta blog honetan pena guztiak ahazten saiatuko gara.

Hemen duzuenak asko animatuko zaituzte. Produktu desberdinetan aurkezten diren nolabaiteko azalpenak dira eta benetakoak dira, ez pentsa. Eta horregatik nahi dut zuek ikustea zeinen kezkagarria den horrelako gauzak ere adierazi behar izateak.

Ba ote da munduan horrelako azalpenen beharra sentitzen duen pertsonik? Batek daki…

Dena den, hobe ez pentsatzea eta “horren beharrezkoak diren” azalpen bitxi hauez gozatzea!

ONDO PASA azken aise ordu hauek!


Aste santu… arriskutsuak?

2008 Martxoa 24

Kaixo, algara zaleok!

Oraingo honetan Aste Santuko oporretan gerta daitezkeen arriskuei buruzko informazio gehigarria ekarri dizuet. Kontua da gaur, astelehena, azkeneko opor eguna dela askoren kasuan; baina, bagaude pertsona multzo bat oraindik astebeteko lasaialdia duguna, nolabait esateko.

Hala ere, blog honetan ez dugunez inongo klase desberdinketarik sortu nahi, ondorengo bideoan laburbilduko ditugu batzuei izan duten aisialdi tarte honetan gerta dakiekeena eta beste batzuoi oraindik posible dena gertatzea.

Badakit zaila dela baina, dena den, nork daki? Ez al gara ohartu jada denetarik gertatzen dela mundu osoan zehar? Algararen Txokoan horixe da frogatzen ari garena, besteak beste!

Beraz, arretaz ikusi eta, nola ez, ONDO ONDO PASA!

[flash http://www.divshare.com/flash/video2?myId=3909480-5ee w=425 h=319]


Azterketetako erantzun bitxiak

2008 Martxoa 17

Aupa, algara zaleok!

Gaurkoan oso artikulu interesgarria aurkeztu nahi dizuet: arlo desberdinetako azterketetan jaso ziren erantzun bitxiak.

Batzuk oso originalak eta guzti dira, ez pentsa! Hori bai, baliteke irakasle batzuri barregura eragin izana; baina beste batzuk… pazientzia handiko pertsonak dira: argi dago.

Ziur nago asko gustatuko zaizuela. Word- eko dokumentua da eta, gainera, bizi pixkat emateko komentarioak ditu erantzun bakoitzak.

Hala ere, honekin nahikoa ez baduzue izan, hona hemen beste hainbat proposamen.

Beraz, ONDO PASA!!


Txakira- txakira

2008 Martxoa 7

Aspaldiko!

Gaurkoan atzerrian egin zen “Factor X” ospetsuko gertaera bat da. Kontua da Shakiraren fan #1 den emakume bat aurkeztu zela kastingetara bere idoloak bezala dantzatzen zekiela demostratzeko.

Atera zuek ondorioak…

Ez dut iritzirik emango baina gauza bat esan nahi dut: jendeak jada lotsa galdu du. Jejeje

ONDO PASA!

[flash http://www.divshare.com/flash/video2?myId=3909407-c0a w=425 h=319]


Zure etorkizuna zein den jakin nahi?

2008 Martxoa 2

Aupa algara zaleok!

Zer moduz asteburua? Espero dut ona izatea, baita zuen etorkizuna ere. Horregatik, zalantzak alde batera uzteko, zuen etorkizuneko lana zein den jakin ahal izateko aukera aurkeztu nahi dizuet hemen.

Unibertsitate batean eginiko ikerketen ondorioz sortua da; beraz. ez izan zalantzarik: hori izango da zuen patua!

Jajajaja

Kontatuko didazuelakoan nago eta, horrela ez bada, lotsarengatik izango dela pentsatzen dut. Ejem ejem

Bena ba, ONDO PASA!