Aste santu… arriskutsuak?

2008 Martxoa 24

Kaixo, algara zaleok!

Oraingo honetan Aste Santuko oporretan gerta daitezkeen arriskuei buruzko informazio gehigarria ekarri dizuet. Kontua da gaur, astelehena, azkeneko opor eguna dela askoren kasuan; baina, bagaude pertsona multzo bat oraindik astebeteko lasaialdia duguna, nolabait esateko.

Hala ere, blog honetan ez dugunez inongo klase desberdinketarik sortu nahi, ondorengo bideoan laburbilduko ditugu batzuei izan duten aisialdi tarte honetan gerta dakiekeena eta beste batzuoi oraindik posible dena gertatzea.

Badakit zaila dela baina, dena den, nork daki? Ez al gara ohartu jada denetarik gertatzen dela mundu osoan zehar? Algararen Txokoan horixe da frogatzen ari garena, besteak beste!

Beraz, arretaz ikusi eta, nola ez, ONDO ONDO PASA!

[flash http://www.divshare.com/flash/video2?myI... w=425 h=319]

Listen to this podcast Listen to this podcast

Itxi
Bidali postaz