Azkenaldi honetan goizean esnatzea asko kostatzen bazaizu edota, besterik gabe, zoritxarrekoa sentitzen bazara ohetik jaiki behar izateagatik, hau da zure bideoa.
Ondoren aurkezten dizuedanarekin lasaitu egin zarete, pertsonak batek zuk baino zorte txarragoa izateak asko erlaxatzen duelako, esaten dutenez. Dena den, gizonak gogoz ekiten dio elurra kentzeari!
Horrelako eguraldiarekin esnatzea eta horrelako zerbait gertatzea… hori bai dela zorte txarrekoa izatea. Izatez, bideo hau kafe-makina bati buruzko iragarkia da, eta oso ona gainera!
Oraingo honetan entzutezko interesgarri bat erakutsi nahi dizuet: Aita Noel-eri idatziriko ume baten eskutitzaren irakurketa.
Badakit gaia ez dela oso eguneratua baina dena den algaraz betetzeko aproposa izan daitekeela pentsatu dut, hau baita osasun ona izateko kirolik onena: EZ AHAZTU!
Niri ikaragarri gustatzen zait. Umeak “soltura” handia du idazterako orduan, nolabait esateko. Baina egia esan bere egoera elurtzea erraza da: urte oso txintxo-txintxo portatzen, azkenean opari horiek jasotzeko. Hala ere, baliteke etorkizuneko idazle iaio baten idazlanaren entzutezkoa izatea gaurko artikuluan aurkezten dizuedan hau.
Jada askotan entzun dut ondorengoa eta oraindik ez naiz nazkatzen, eta zuek?
Oraingo honetan aurreko artikuluaren jarraipena izango da, hau da, Luis Piedrahitarena. Gaurkoan bere bi monologo txertatzea erabaki dut ikus dezazuen zeinen monologile ona den… Bere monologoak “Monologhitak” bezala izendatu ditut.
Benetan onak dira eta, beti diodan bezala, asko identifikarazten dizuen horietakoak direlako iruditzen zaizki aipatzekoak direla.
Bi monologo eskaintzen dizkizuet jarraian, ranckingeko lehenengo bi postuak hartzen dituztenak, nire ustez. Hala ere, bideoen gainean klikatuz gehiago dituzue. Ez dira txarragoak edo sinpleagoak, ez horixe! Bakarrik nire iritzia da, ea zer diozuen zuek…
Lehenengo hau pijamei buruzkoa da, oso ona!!!
Botoiena egia da… Eta kamisoiarena ere (nik uste dut ia denok jantzi digutula noizbait eta badakigula zertaz ari den)…
Eta bigarren hau hondartza-jostailuei buruzkoa da, ikaragarria!
Nivearen baloia… hori bai dela egia! Eta koltxoneten plastiko zati arriskutsu hori konpondu beharreko gauza da, dudarik gabe! Jejejejejejejejejejejeje
Beste komikari bat aurkezteko aukera ematen dizuet gaurko artikuluan eta munduko guztien artean gehien gustatzen zaidan umorista da: Luis Piedrahita.
Bere orrazkera eta betaurreko pertsonal horiekin bakarrik ezagun egiten zaigun gizon hau 1977an jaio zen La Coruñan eta umorista izateaz gain, gionista eta zenbait ikuskizunen zuzendaria da. Hala ere, fama handiena telebistan eta irratian izan da, batez ere bere monologoen bidez. ” El rey de las cosas pequeñas” bezala deskribatzen dute bere monologoetan eguneroko objektuekiko gizakiak duen errespetu murritza burutzen dituen kritikak direla eta.
Gizon honi txiki-txikitatik gustatu zaio magia, harik eta 1998an Portugalen eta 1999 Espainian sari garrantzitsuak irabazi zituen arte. Horretaz gainera, El Club de la Comedia- ko irabazle bihurtu zen eta, honen ondorioz, programa honetako gionista eta antzezlea izatera pasatu zen. Izan ere, Komunikazio Audiobisuala ikasi zuen Nafarroako unibertsitatean eta gidoian espezializatu zen. Honen ondoren Telecinco- k kontratatu zuen eta Buenafuente, Cruz y Raya eta La Noche de Fuentes y Cía gidoilari izan zen, besteak beste.
Gaur egun, ordea, Nada x aquí programako giolari da eta zuzendari izan da bi tenporadetan, baita El Hormiguero- n partaidetza garrantzitsua izan ere.
Hau izan da Luis Piedrahitaren bizitza profesionala hitz gutxitan azaldua; baina zalantzaren bat baduzue edo, besterik gabe, informazio gehiago nahi baduzue, klikatu hemen.
Oraingo honetan argazki batzuk erakutsi nahi dizkizuet: seme-alaba batzuek heredatzen duten heldugabetasuna nondik datorren frogatzen duten horietakoak. Azken finean, genak, genak dira eta ezin ukatu guraso hauek duten portaera guztiz zentzugabea dela, ezta?
Dena den, ikus ezazue zuek…
Ez dakit janaria bilatzeko errekurtso bat ala argazki bitxi bat egiteko gogoa den, baina argi dago gizon hau burutik jota dagoela.
Hau da seme- alabei hezkuntza on bat eskaintzeko metodorik onena, zalantzarik gabe.
Gurasoek ateratako argazki hau telebistara bidaltzeko eta, horrela, diru pixka bat irabazteko egin zutela pentsatu nahi dut…
Uste dut ume honen gurasoek ez zutela jada lekurik alabarentzako aulki bat kokatzeko etxe barruan…
Gaurkoan Anabel Alonso batez ere komikariari buruz arituko gara. Niri asko gustatzen zait, ez dakit, erraz kutsatzen du barrea eta, horregatik, nahitaezkoa iruditu zait blog honetan horrelako pertsonai ospetsua izatea gure artean.
Emakume ospetsu hau Barakaldon jaioa da (Bizkaian) eta betidanik jakin izan du antzezlea izan nahi zuela; hala ere, turismo ikasi zuen bere gurasoei atsegintzearren.
Berehala Madrilera jo zuen eta bertan “Martes y Trece” bikoteak kontratatu zuten “El robobo de jojoya” filmerako. Une horretatik aurrera, pantaila handirako eta eszenatokietarako duen gaitasun handia frogatzen hasi zen.
Bere karrerak aurrera egiten zuen heinean pertsonaia desberdinak jorratu zituen; hala nola, “Kika“, “El crimen del cine Oriente“, “Hotel y Domicilio” eta, nola ez, “Buscando a Nemo“- n izan zuen partaidetza garrantzitsua Dory izeneko pertsonaiari ahotsa jarriz.
Dena den, hemen duzue bere filmografia osoa, zaila baita parte hartu duen pelikula guztiak aurkeztea. Nik artikulu honetan aipaturikoak garrantzitsuenetarikoak dira.
Espero dut gustukoa izatea, ONDO PASA ASTEBURUA!!!
Mila esker http://www.lahiguera.net- i informazioarengatik.
Gaurkoan jada horren ezaguna egin zaigun Chiquiliquatreren Chiki- Chiki abestiaren bertsio euskalduna aurkeztu nahi dizuet.
Nik esango nuke azkenaldian lortu duen fama ez dela zentzuzkoa; izan ere, 2008ko Eurovisionerako kanta honek grazia dantzak eta pertsonaiek badute, zergatik ez abestiaren letrak (orokortasun batean, azken finean zati barregarri batzuk baditu)?
Errimak eta guzti ditu, ez pentsa! Nahiago dut bertsio hau orain entzun dudala… Zer deritzozue zuek?