Anabel Alonso
2008 Apirila 5Kaixo!!
Gaurkoan Anabel Alonso batez ere komikariari buruz arituko gara. Niri asko gustatzen zait, ez dakit, erraz kutsatzen du barrea eta, horregatik, nahitaezkoa iruditu zait blog honetan horrelako pertsonai ospetsua izatea gure artean.
Emakume ospetsu hau Barakaldon jaioa da (Bizkaian) eta betidanik jakin izan du antzezlea izan nahi zuela; hala ere, turismo ikasi zuen bere gurasoei atsegintzearren.
Berehala Madrilera jo zuen eta bertan “Martes y Trece” bikoteak kontratatu zuten “El robobo de jojoya” filmerako. Une horretatik aurrera, pantaila handirako eta eszenatokietarako duen gaitasun handia frogatzen hasi zen.
Bere karrerak aurrera egiten zuen heinean pertsonaia desberdinak jorratu zituen; hala nola, “Kika“, “El crimen del cine Oriente“, “Hotel y Domicilio” eta, nola ez, “Buscando a Nemo“- n izan zuen partaidetza garrantzitsua Dory izeneko pertsonaiari ahotsa jarriz.
Horrez gain, telesail eta programa askotan hartu du parte Anabel Alonsok: 7 vidas, Tal para cual, Estoy por ti eta Pelopicopata, besteak beste.
Dena den, hemen duzue bere filmografia osoa, zaila baita parte hartu duen pelikula guztiak aurkeztea. Nik artikulu honetan aipaturikoak garrantzitsuenetarikoak dira.
Espero dut gustukoa izatea, ONDO PASA ASTEBURUA!!!
Mila esker http://www.lahiguera.net- i informazioarengatik.
Listen to this podcast
Posted by zazo