Luis Piedrahita

Kaixo!

Beste komikari bat aurkezteko aukera ematen dizuet gaurko artikuluan eta munduko guztien artean gehien gustatzen zaidan umorista da: Luis Piedrahita.

Bere orrazkera eta betaurreko pertsonal horiekin bakarrik ezagun egiten zaigun gizon hau 1977an jaio zen La Coruñan eta umorista izateaz gain, gionista eta zenbait ikuskizunen zuzendaria da. Hala ere, fama handiena telebistan eta irratian izan da, batez ere bere monologoen bidez. ” El rey de las cosas pequeñas” bezala deskribatzen dute bere monologoetan eguneroko objektuekiko gizakiak duen errespetu murritza burutzen dituen kritikak direla eta.

Gizon honi txiki-txikitatik gustatu zaio magia, harik eta 1998an Portugalen eta 1999 Espainian sari garrantzitsuak irabazi zituen arte. Horretaz gainera, El Club de la Comedia- ko irabazle bihurtu zen eta, honen ondorioz, programa honetako gionista eta antzezlea izatera pasatu zen. Izan ere, Komunikazio Audiobisuala ikasi zuen Nafarroako unibertsitatean eta gidoian espezializatu zen. Honen ondoren Telecinco- k kontratatu zuen eta Buenafuente, Cruz y Raya eta La Noche de Fuentes y Cía gidoilari izan zen, besteak beste.

Gaur egun, ordea, Nada x aquí programako giolari da eta zuzendari izan da bi tenporadetan, baita El Hormiguero- n partaidetza garrantzitsua izan ere.

Hau izan da Luis Piedrahitaren bizitza profesionala hitz gutxitan azaldua; baina zalantzaren bat baduzue edo, besterik gabe, informazio gehiago nahi baduzue, klikatu hemen.

ONDO PASA!!

Listen to this podcast Listen to this podcast

One Response to “Luis Piedrahita”

  1. Maite Says:

    “Guraso” deitu behar… atalak txundituta utzi nau. Ez dakit nondik jasotzen duzun informazioa eta, nola ez, argazkiak! Oso lan sakona egiten ari zara eta triste zaudenean alaitzeko erabilgarri deritzot blog hau. Segi horrela Itsaso, zaila da horrelako lanak euskaraz aurkitzea eta!
    Muxu bat ;)

Leave a Reply

Itxi
Bidali postaz