2008 Apirila 10
Aupa, algara zaleok!
Oraingo honetan argazki batzuk erakutsi nahi dizkizuet: seme-alaba batzuek heredatzen duten heldugabetasuna nondik datorren frogatzen duten horietakoak. Azken finean, genak, genak dira eta ezin ukatu guraso hauek duten portaera guztiz zentzugabea dela, ezta?
Dena den, ikus ezazue zuek…

Ez dakit janaria bilatzeko errekurtso bat ala argazki bitxi bat egiteko gogoa den, baina argi dago gizon hau burutik jota dagoela.

Hau da seme- alabei hezkuntza on bat eskaintzeko metodorik onena, zalantzarik gabe.

Gurasoek ateratako argazki hau telebistara bidaltzeko eta, horrela, diru pixka bat irabazteko egin zutela pentsatu nahi dut…

Uste dut ume honen gurasoek ez zutela jada lekurik alabarentzako aulki bat kokatzeko etxe barruan…
ONDO PASA EGUNA!!
Zabildu
Listen to this podcast
No Comments » |
ARGAZKIAK |
Permalink
Posted by zazo
2008 Otsaila 14
Aspaldiko, algara zaleok!
Gaurkoan seinale bitxi batzuk erakutsi nahi dizkizuet. Aspaldi batean beste batzuk aurkeztu nizkizuen baina hauek ez dira ez erdarakadak, ez indioen hizkuntza (beharbada batzuentzako bai ez baduzue ingelera ulertzen, jeje)…
Baina tira, gutxi gorabehera imajina dezakezue zein den seinale bakoitzeko bitxitasuna. Hala ere, halakorik gertatzen ez diren bitxikeria interesgarrienak nik euskaratuko dizkizuet.
Zuen onerako espero dut ez topatzea horrelakorik, zur eta lur uzten zaituzten horietako gauza bitxiak baitira.

Argazki honetako bitxikeria, autobus parada hori martxan ez dagoelaz gain, Poltergeist- eko gizonaren antza duela dio.

Azalpenak dio: fruta hori eta kurbatua.
Hemen duzue aipaturiko webgunea, ondo pasa!
Zabildu
Listen to this podcast
No Comments » |
ARGAZKIAK |
Permalink
Posted by zazo
2008 Urtarrila 16
Aupa, algara zaleok!
Oraingo honetan photoshop bidez eginiko muntai ikaragarriak dakarzkizuet. Niri behintzat oso originalak iruditu zaizkit, ikus dezazuen zeinen gauza politak egin daitezkeen programa honen bidez… Jaja
Horrelako gauzak ikusita ez al zaizue iruditzen gaizki ari garela erabiltzen denon artean hain ezaguna den photoshop- a? Iragarki batek dioen bezala: erantzun ez duenak jada erantzun du.
Espero dut gustukoak izatea. Ondo pasa!








Mila esker Linkinn- i
Zabildu
Listen to this podcast
No Comments » |
ARGAZKIAK |
Permalink
Posted by zazo
2007 Abendua 25
EGUBERRI ON DENORI!!
Ondoko argazkiak Jokin- ek bidalitako loturetatik lortuak dira, eskerrik asko!
Ez al zaizue ezaguna egiten ondoko etxe hau? Ea argazkien bidez antzematen duzuen…




Berdin- berdina da eta! Hala ere, hemen dituzue argazki gehiago.
The Simpsons marrazki bizidunetako protagonisten etxea da, bai!
Hemen dituzue manga estiloan eginak:

Izugarrizko antza dute, ala? Batzuek beldurra ere ematen dute… (begira bikiak) jaja
Beno ba, ondo pasa oporrak, algara zaleok!
Zabildu
Listen to this podcast
No Comments » |
ARGAZKIAK |
Permalink
Posted by zazo
2007 Abendua 10
Aupa, algara zaleok!
Ondorengo argazki sorta hau etb1- eko Mihiluze programatik lortuak dira.
Nolatan egin daitezke horrelako hanka sartzeak? Seinale eta ohar hauek euskaratu zituenak ez dakit zertan egongo zen pentsatzen…
Normala al da segurtasun eza honekin garraiatzen uztea kaleetan zehar?

A zer nolako hizkuntza nahasketa ala?

Burezurra erabiltzen ez bada, JAI DUGU!

Indioak bezala ala? JAU!

Altxorraren bila…

Zu bai borobil…

Guztiz beharrezkoa al zen hau ere itzultzea? Jaja

Lasai, lasai… HARTU ARNASA!

Eskerrak! Umeak txirrindu izango balira…
Zabildu
Listen to this podcast
No Comments » |
ARGAZKIAK |
Permalink
Posted by zazo