Date el bote

2008 Maiatza 14

Aspaldiko, algara zaleok!

Gaurkoan oso bideo barregarriak dakarzkizuet: Date El Bote programan izandako lehiakide xelebre batzuek Carlos Sobera aurkezleak eginiko galderei erantzundako gauza harrigarriak.

Oso momentu onak pasa dituzte programa osatzen duten pertsona guztiek, hori argi dago, baita guri kutsatu ere!

Ni, gutxienez, ez naiz nazkatzen ondorengo bideo hauek behin eta berriro ikustez. Eta zuek??

Hemen duzue programako momentu onenak biltzen dituen webgunea, ikusi banan-banan eta ez nazkatu!

ONDO PASA!

Listen to this podcast Listen to this podcast

Goizean horrelakoak besterik ez genituen behar…

2008 Apirila 29

Aupa!

Azkenaldi honetan goizean esnatzea asko kostatzen bazaizu edota, besterik gabe, zoritxarrekoa sentitzen bazara ohetik jaiki behar izateagatik, hau da zure bideoa.

Ondoren aurkezten dizuedanarekin lasaitu egin zarete, pertsonak batek zuk baino zorte txarragoa izateak asko erlaxatzen duelako, esaten dutenez. Dena den, gizonak gogoz ekiten dio elurra kentzeari!

Horrelako eguraldiarekin esnatzea eta horrelako zerbait gertatzea… hori bai dela zorte txarrekoa izatea. Izatez, bideo hau kafe-makina bati buruzko iragarkia da, eta oso ona gainera!

Beno ba, besterik gabe, ONDO PASA!

Listen to this podcast Listen to this podcast

Aste santu… arriskutsuak?

2008 Martxoa 24

Kaixo, algara zaleok!

Oraingo honetan Aste Santuko oporretan gerta daitezkeen arriskuei buruzko informazio gehigarria ekarri dizuet. Kontua da gaur, astelehena, azkeneko opor eguna dela askoren kasuan; baina, bagaude pertsona multzo bat oraindik astebeteko lasaialdia duguna, nolabait esateko.

Hala ere, blog honetan ez dugunez inongo klase desberdinketarik sortu nahi, ondorengo bideoan laburbilduko ditugu batzuei izan duten aisialdi tarte honetan gerta dakiekeena eta beste batzuoi oraindik posible dena gertatzea.

Badakit zaila dela baina, dena den, nork daki? Ez al gara ohartu jada denetarik gertatzen dela mundu osoan zehar? Algararen Txokoan horixe da frogatzen ari garena, besteak beste!

Beraz, arretaz ikusi eta, nola ez, ONDO ONDO PASA!

(Either JavaScript is not active or you are using an old version of Adobe Flash Player. Please install the newest Flash Player.)

Listen to this podcast Listen to this podcast

Txakira- txakira

2008 Martxoa 7

Aspaldiko!

Gaurkoan atzerrian egin zen “Factor X” ospetsuko gertaera bat da. Kontua da Shakiraren fan #1 den emakume bat aurkeztu zela kastingetara bere idoloak bezala dantzatzen zekiela demostratzeko.

Atera zuek ondorioak…

Ez dut iritzirik emango baina gauza bat esan nahi dut: jendeak jada lotsa galdu du. Jejeje

ONDO PASA!

(Either JavaScript is not active or you are using an old version of Adobe Flash Player. Please install the newest Flash Player.)

Listen to this podcast Listen to this podcast

8 TXORIBURUREN RANKING- a

2008 Otsaila 25

Aupa algara zaleok!

Nire ustez artikuluaren izenak pista handi samar bat ematen dizue zeri buruzko bideoa den jakin ahal izateko. Beraz, bai, asmatu duzu: 8 xelebreren bideo da.

Bertan erorketa mingarriak zein sinpleak azaltzen dira; baina, beti bezala, algara sortuko dizutenak! Azkenaldian modan jarri dira horrelakoak eta hemen ez gara gutxiago izango, ez horixe! Jaja

Niri, pertsonalki, gehien gustatu zaidana urpekariarena da, zalantzarik gabe! Trabatuta geratzen den era jada hamar mila aldiz ikusi dut eta ez dut barre egiteari utzi hala ere! Jaja (gogoratze hutsak…)

Ea zer diozuen zuek, ONDO PASA!

Listen to this podcast Listen to this podcast

Amona…

2008 Otsaila 18

Kaixo!

Ondorengo bideoa ikusgarria da, horrelakoak dira algararen txokoa sortzen duten osagaiak!

Hala ere, ez baduzue ulertzen (nahiko azkar gertatzen baita dena) zer pasatzen den, bideoaren ostean duzue azalpena labur- labur. Baina lehenik eta behin aukera bat emango dizuet, beraz, ERNE!

Kontua da amona batek lo hartu duela zebrabide erdian eta autoaren gidariak (ez da ez inolako txatarra autoa) bozina jotzen duenean, amonak paratxokean ematen diola poltsarekin gidariari airbag- a ateratzea ondorioztatuz, hau da, gidariak airbag-a jaten duela… ez ote zaio plastiko aurpegia jarriko? ;)

Zer iruditzen? Jajaja

Ona da, ala?

Ondo pasa, algara zaleok!

Listen to this podcast Listen to this podcast

Film aurkezpenak

2008 Urtarrila 17

Kaixo!

Gaurko artikuluan Homo Zapping programako Estrenos de Cartelera sailean eginiko zenbait pelikulen aurkezpenak dituzue. Niri gehien gustatu zaizkidanak hautatu ditut, Paco Leon- en interpretazio oso onaz gain, oso gidoi originala baitutelako.

Ondo pasa!

ET pelikularen aurkezpen honekin oso ondo pasatuko duzue, ez izan zalantzarik! Estralurtar gaixoa…

“MAR PADENTRO” da “Raquel Revuelta”-n ustez horrenbesteko arrakasta izan duen Amenabarren lana…

SHREK 2 filmak ere badu bere zeresana, beno, esana ez asko kostatzen bazaio ahoskatzea Pacori. Pertsonai hau “motxo”- tzat kontsideratzen du aurkezleak, zer nolako konfiantzak dira horiek? Jaja

Espero dut asko gustatu izana, agur!

Listen to this podcast Listen to this podcast

Artelana

2008 Urtarrila 7

Kaixo!

Bideo honek, niri behintzat, ohe zabalik utzi nau. Marrazkiak egiteko modu originala bada gero! Ezin da zalantzan jarri mutil honek doitasun berezi bat duela. Hau bai dela artelana!

Honekin aski izan ez baduzue, hemen dituzue graffiti artistikoak burutzen dira bideo batzuk.

Zer moduz? :-o

Jajaja, nik bai jakin!

Ondo pasa!

Listen to this podcast Listen to this podcast

“Gazapoak”

2008 Urtarrila 6

Aupa!

Jarraian duzuen bideoa hain ezagunak dituzuen Gran Hermano reallity- ko bikien hanka- sartzeak dituzue, gaztelerari dagokionez. Nire ustez, ezagunago egin dira beraien “hizkuntza berriarengatik”, programan parte hartzeagatik baino… Zer diozue zuek? Hiztegi propioa egin beharko lukete?

Beno ba, ondo pasa!

Listen to this podcast Listen to this podcast

“Los Irrepetibles”

2007 Abendua 23

Kaixo denori!

Ondorengo bideoetan Los Irrepetibles- eko froga desberdinak aurkezten dira: Prohibido Reírse, Sólo Preguntas eta Cambio. Hala ere, hemen duzue programari buruzko informazio gehiago.

Niri gehien gustatu zaizkidan zatiak dira hauek, unerik onenak izan dira hauek niretzat. Ea zer iruditzen zaizuen zuei!

Prohíbido Reírse: bideoa hiru zatitan dago eta froga honen helburua mozorrotuz besteei barre eragitea da. Besteek, aldiz,, barre ez egiten saiatu behar dira beraiek mozorrotu behar ez izateko.

Sekun de la Rosa-k parte hartzen duenean programa honetan oso ondo pasatzen da! Beno, egia esan, bere benetako izenaz baino, gehiago ezagutuko duzue Aida telesaileko Mauricio- ren anai bezala, Toni. AUPA JOSE RAMON! jajaja Agustin Jimenez- ek ere oso ondo egiten du, ezta? Jaja

Cambio: ondorengo frogan elkarrizketa bat proposatzen da eta txirrinak jotzen duenean guztiz aldatu behar dute pentsakera

Zer deritzozue? Jaja

Sólo Preguntas: beste honetan elkarrizketa galderen bidez burutu behar dute eta horrela egiten ez duenak txandaz pasatu behar dio bere taldekideari.

Dirudiena baino zailagoa da, saiatu zuek etxean edo lagun artean.. jaja. Ondo pasatuko duzue, ez kezkatu horregatik! Gogoratu barre egitea dela kirolik onena, 15 muskulu erabiltzen ditugu!

Ondo pasatu baduzue, “Los Irrepetibles” gomendatzen dizuet ikustea ostiralero 21:20etan, La Sextan. . Ez zarete damutuko!

Laster arte!

Listen to this podcast Listen to this podcast

Itxi
Bidali postaz