Aita Noel maitea:

2008 Apirila 22

Aupa, algara zaleok!

Oraingo honetan entzutezko interesgarri bat erakutsi nahi dizuet: Aita Noel-eri idatziriko ume baten eskutitzaren irakurketa.

Badakit gaia ez dela oso eguneratua baina dena den algaraz betetzeko aproposa izan daitekeela pentsatu dut, hau baita osasun ona izateko kirolik onena: EZ AHAZTU!

Niri ikaragarri gustatzen zait. Umeak “soltura” handia du idazterako orduan, nolabait esateko. Baina egia esan bere egoera elurtzea erraza da: urte oso txintxo-txintxo portatzen, azkenean opari horiek jasotzeko. Hala ere, baliteke etorkizuneko idazle iaio baten idazlanaren entzutezkoa izatea gaurko artikuluan aurkezten dizuedan hau.

Jada askotan entzun dut ondorengoa eta oraindik ez naiz nazkatzen, eta zuek?

(Either JavaScript is not active or you are using an old version of Adobe Flash Player. Please install the newest Flash Player.)

Listen to this podcast Listen to this podcast

“Eusko Txiki-Txiki”

2008 Apirila 3

Aupa, algara zaleok!

Gaurkoan jada horren ezaguna egin zaigun Chiquiliquatreren Chiki- Chiki abestiaren bertsio euskalduna aurkeztu nahi dizuet.

Nik esango nuke azkenaldian lortu duen fama ez dela zentzuzkoa; izan ere, 2008ko Eurovisionerako kanta honek grazia dantzak eta pertsonaiek badute, zergatik ez abestiaren letrak (orokortasun batean, azken finean zati barregarri batzuk baditu)?

Errimak eta guzti ditu, ez pentsa! Nahiago dut bertsio hau orain entzun dudala… Zer deritzozue zuek?

ONDO PASA!

(Either JavaScript is not active or you are using an old version of Adobe Flash Player. Please install the newest Flash Player.)

Listen to this podcast Listen to this podcast

Astronauta

2008 Otsaila 28

Kaixo!

Artikulu honetan lehenengo entzutezko estreinatuko dugu. Ondorengoa gizon nahiko xelebre bati eginiko broma bat da, irrati baten bidez eginiko dei baten bidez.

Oso aproposa iruditu zait azkenaldiko politika kontuak direla eta, badakizue Rajoy eta Zapaterori egiten ari dioten horrenbesteko elkarrizketak… Batzuk, behintzat, nazka- nazka eginda gaude eta horrelako egoerari probetxua aterako diogu.

Kontua da, Aznar- en ahotsa imitatzen duen pertsona batek beste inuzente bati deitzen diola hau astronauta ospetsu bat delaren “ustetan”.

Niri ikaragarri gustatu zait; batez ere, elkarrizketa aurrera doan heinean “Aznar”- ek besteari “cambio” esan behar duela dionean eta hau segi eta segi astronauta delaren ustea ezeztatzen. Jaja

Ea zer iruditzen zaizuen… Espero dut gustukoa izatea!

ONDO PASA!

(Either JavaScript is not active or you are using an old version of Adobe Flash Player. Please install the newest Flash Player.)

Listen to this podcast Listen to this podcast

Itxi
Bidali postaz