Luis Piedrahita

2008 Apirila 11

Kaixo!

Beste komikari bat aurkezteko aukera ematen dizuet gaurko artikuluan eta munduko guztien artean gehien gustatzen zaidan umorista da: Luis Piedrahita.

Bere orrazkera eta betaurreko pertsonal horiekin bakarrik ezagun egiten zaigun gizon hau 1977an jaio zen La Coruñan eta umorista izateaz gain, gionista eta zenbait ikuskizunen zuzendaria da. Hala ere, fama handiena telebistan eta irratian izan da, batez ere bere monologoen bidez. ” El rey de las cosas pequeñas” bezala deskribatzen dute bere monologoetan eguneroko objektuekiko gizakiak duen errespetu murritza burutzen dituen kritikak direla eta.

Gizon honi txiki-txikitatik gustatu zaio magia, harik eta 1998an Portugalen eta 1999 Espainian sari garrantzitsuak irabazi zituen arte. Horretaz gainera, El Club de la Comedia- ko irabazle bihurtu zen eta, honen ondorioz, programa honetako gionista eta antzezlea izatera pasatu zen. Izan ere, Komunikazio Audiobisuala ikasi zuen Nafarroako unibertsitatean eta gidoian espezializatu zen. Honen ondoren Telecinco- k kontratatu zuen eta Buenafuente, Cruz y Raya eta La Noche de Fuentes y Cía gidoilari izan zen, besteak beste.

Gaur egun, ordea, Nada x aquí programako giolari da eta zuzendari izan da bi tenporadetan, baita El Hormiguero- n partaidetza garrantzitsua izan ere.

Hau izan da Luis Piedrahitaren bizitza profesionala hitz gutxitan azaldua; baina zalantzaren bat baduzue edo, besterik gabe, informazio gehiago nahi baduzue, klikatu hemen.

ONDO PASA!!

Listen to this podcast Listen to this podcast

Anabel Alonso

2008 Apirila 5

Kaixo!!

Gaurkoan Anabel Alonso batez ere komikariari buruz arituko gara. Niri asko gustatzen zait, ez dakit, erraz kutsatzen du barrea eta, horregatik, nahitaezkoa iruditu zait blog honetan horrelako pertsonai ospetsua izatea gure artean.

Emakume ospetsu hau Barakaldon jaioa da (Bizkaian) eta betidanik jakin izan du antzezlea izan nahi zuela; hala ere, turismo ikasi zuen bere gurasoei atsegintzearren.

Berehala Madrilera jo zuen eta bertan “Martes y Trece” bikoteak kontratatu zuten “El robobo de jojoya” filmerako. Une horretatik aurrera, pantaila handirako eta eszenatokietarako duen gaitasun handia frogatzen hasi zen.

Bere karrerak aurrera egiten zuen heinean pertsonaia desberdinak jorratu zituen; hala nola, “Kika“, “El crimen del cine Oriente“, “Hotel y Domicilio” eta, nola ez, “Buscando a Nemo“- n izan zuen partaidetza garrantzitsua Dory izeneko pertsonaiari ahotsa jarriz.

Horrez gain, telesail eta programa askotan hartu du parte Anabel Alonsok: 7 vidas, Tal para cual, Estoy por ti eta Pelopicopata, besteak beste.

Dena den, hemen duzue bere filmografia osoa, zaila baita parte hartu duen pelikula guztiak aurkeztea. Nik artikulu honetan aipaturikoak garrantzitsuenetarikoak dira.

Espero dut gustukoa izatea, ONDO PASA ASTEBURUA!!!

Mila esker http://www.lahiguera.net- i informazioarengatik.

Listen to this podcast Listen to this podcast

GOYO JIMENEZ

2008 Urtarrila 10

Aupa denoi!

Oraingoan, komikoen saila nahiko pobre dabilela eta, beste parte- hartzaile bati emango diogu ongi etorria multzora: GOYO JIMENEZ- eri.

Gizon hau Albaceten bizi da baina Melillan jaioa da. Bi karrera unibertsitario izateaz gain, gidoilaria, antzerki klasikoko antzezlea eta berak sorturiko konpainiako zuzendaria da.

Bere aurpegi komikoak segurtasuna demostratzen du herrialde osoko zuzenezko show- rik osatuenetariko baten eszenatokiaren gainean.

Publiko handi bati entretenitzeko eman zuen aurrerakada Canal+- eko “El Club de la Comedia” ospetsuan izan zen. Honi esker, berak sorturiko testuek fama handia lortu dute. Ondoren, A3 kateko “UHF”-n hartuko zuen parte telebistako programa desberdinetan.

Gaur egun, “59 segundos” programa komikoan dabil lanean TVE- an. Eta, antzerkiari dagokionez, “5 Hombres.com”, “Hombres, Mujeres y Punto”, “5hombres 5mujeres.com” postu garrantzitsua betetzen du, eta Espainia guztian zehar ibili da.

Azkenaldian Miki Nadal- ekin ibili da telebistan eta orain La Sexta katearentzako egiten du lan “LOS IRREPETIBLES” eta “EL CLUB DE FLO” bezalako programetan.

Ondo pasa!

Listen to this podcast Listen to this podcast

AGUSTIN JIMENEZ

2007 Azaroa 22

Asko sentitzen dut atzerapena, baina azterketak zirela eta… nahiko lanpeturik ibili naiz!! Niri ikaragarri gustatzen zaidan AGUSTIN JIMENEZ jauna aurkeztu nahi dizuet, oso komiko ona baita! Halere, zeuek epaitu, elkarrizketen erantzunak ikusi besterik ez dago! ;)

Komiko ezagun hau Arte Dramatikoko Eskola Errealean lizentziatua da eta bere dagoeneko hogeita hamapiko urteetan, Espainia erdiko eszenatoki teatral guztietan izan da eta Lleno por favor edo Turno de oficio bezalako telesailetan parte hartu du.

Horrez gain, Agustin irratiko esataria, mago, Rosa Chacel antzokiko zuzendaria eta mimo izan da, baita pailazo ere! Ondoren, Paramount Comedy telesailan monologoak egiten hasi zen eta Hombres, mujeres y punto antzezlanean parte hartu izanak bere arrakastaren igoera nabarmena ondorioztatu zuen.

Duela gutxi, bere lehenengo liburua argitaratu zuen: Qué pequeño es el cine… que me ha cabido en este libro.

Hona hemen Agustin Jimenez- eri eginiko elkarrizketa:

Noiz erabaki zenuen komiko bihurtzea?

Zerbait serioa kontatzen saiatu nintzenean eta publikoa barre egiten hasi zen egunean. Orduan konturatu nintzen egoeraz aprobetxatu behar zela.

Zein komikoetan inspiratu zara zure lana egiteko? Norbaitekin inspiratzen bazara, noski.

Jim Carrey- en, Robin Williams- en, Billy Cristal- en… eta Gladiator- eko mutikoan. Publikoari aurre egiteko laguntzen dit.

Norbaiten antza duzunik pentsatzen duzu?

Jonh Travolta- ren antza pixkat dut.

Nola sortu zen zure lehenengo jarduketa Stan Up bezala?

Egia esan, lagun talde batek eman zidan aukera pub batean haurrentzako ipuinak kontatzeko, jendea barre egiten hasi zen eta jarduketa gehiago eskaini zizkidaten.

Zergatik uste duzu jendea zure kontakizunekin barre egiten duela?

Sinpleak direlako eta elementu heterogeneoez beteak. Edo ni gaizki ez gelditzeko. Hala ere, jendeak zergatik egiten duen barre jakitea urrea egiten jakitea bezala da. Posiblea da, baina bizi osorako eraman dezake.

Nola presatzen dituzu zure jarduerak?

Egoera aprobetxatuz eta gida bat eginez. Ondoren ensaiatu egiten dut eta pixkanaka graziak ateratzen dira. Enzenatokian inprobisatu egiten dut publikoaren eta hauek duten erreakzioaren arabera.

Zer da eszenatokian gertatu zaizun gauzarik onena?

Nire mugikorrak soinu egiten hasi zitzaidala ahaztu egin zitzaidalako itzaltzea eta publikoari sinetsarazi niola ikuskizularen barne zegoen atala zela.

Eta gauzarik okerrena?

Herri bateko udaltzaingoak eszenatokitik desalojatu behar izan gintuela ikuskizuna amaitu ondoren ez zigutelako ordaindu nahi izan- eta, antzokian giltzapetu ginelako.

Mila esker Paramount Comedy- ri informazioarengatik

Listen to this podcast Listen to this podcast

Itxi
Bidali postaz