Sony kameraren azken modeloa

2008 Otsaila 21

Aupa, algara zaleok!

Artikulu honetan ere powerpoint bat aurkezten dizuet eta bai, hau ere Sony- k sorturiko software berri bati buruzkoa da: kamera baten funtzioa betetzen duena.

Benetan gomendagarria da; gainera, probatzeko aukera ematen du: argazki bat aterako dizu azkeneko metodo baten bidez, ordenagailuko pantaileko sentsore batzuen bidez.

Egin proba hemen inongo konpromisorik gabe.

Eta ez ahaztu, mesedez, argazkiaren kopia bat niretzat gordetzeaz!

ONDO PASA!!


SONY LEHIAKETA: nor da nor?

2008 Otsaila 15

Aupa!

Oraingo honetan powerpoint bat ekarri dizuet. Sony-k sorturikoa da eta hementxe dituzue azalpena, sarien informazioa eta lehiaketa.

Asmatzen duenak eta, beraz, saria irabazten duenak adierazi iezadala, mesedez! Jeje

Niri, behintzat, horrelako zailtasunekoak ez zaizkit oso errazak egiten, eta zuei?

ONDO PASA!!! (Ziur nago baietz)