Kaixo denoi!
Gaurko artikulua korreoz bidali zidaten galdera multzoa da, “Tontotuta gaude ala?” erreflexiora eramaten gaituztenak
Nire ustez asko gustatuko zaizue, asko identifikatuko zareten galderak direlako. Niri behintzat gertatu zait, eta zuei?
Ondo pasa!
1- Zergatik nahiz eta sendagai baten kaxari mila bira eman, ireki behar ez den aldetik irekitzen dugu eta prospektua agertzen da, hortxe tolesturik?
2- Zergatik aparatu elektriko batek ez duenean funtzionatzen, bururatzen zaigun gauza bakarra indar gehiagorekin ematea da pizteko botoiari?
3- Zergatik gustatzen zaigu gordetzea kentzen dizkiguten hortzak?
4- Zergatik jartzen ditugu eskuak gerrian mendiaren puntara iristen garenean?
5- Zergatik irekitzen dugu ahoa gorantz begiratzen dugunean?
6- Zergatik joaten gara hozkailura 15 minuturo beti gauza bera badago?
7- Zergatik saiatzen gara korreoa buzoiaren tartetik ateratzen lortzen dugun gauza bakarra behatzetan min egitea bada?
8- Zergatik (inoiz erabiltzen ez baditugu “Paginas Amarrillas”-ak erabiltzen), portalean ikusten baditugu poz- pozik jartzen gara eta denak hartzea ere bururatzen zaigu?
9- Zergatik mukiak kentzerakoan zapia irekitzen dugu eta zer atera dugun begiratzen dugu? Zer egongo dela pentsatzen dugu? Zainzuriak?
10- Zergatik daude horrenbeste pertsona kukurutxodun izozkiaren erdia jaten duenean azpiko zatiari hozka egiten diona? Badakite eta dena atera behar zaiela!
11- Zergatik izaten dugu alde batetik bestera ibiltzeko beharra mugikorrera deitzen digutenean?
12- Zergatik obsesionatzen gara gure etxe ikusten gune altu batean gaudenean? “Begira, begira hor, etxebizitza gorriaren aldamenean…”
13- Eta zergatik irekitzen ditugu begiak ilunpetan? Zer uste dugu, super- botereak ditugula?
14- Zergatik saiatu gara noizbait sudurra mingainarekin ikutzen eta amorrarazi egiten gaitu ez badugu lortzen?
15- Zergatik ditugu etxean aurikular bakar batek funtzionatzen duten hainbeste kasko? Eta jartzen dituzunean pentsatzen dugu: “Ea biek funtzionatzen duten…”. Baina ez, ez dute egiten. Zer uste genuen?
16- Zergatik ematen digu hainbeste lotsa galtzerdietan geratzea zapata- denda batera joaten garenean? Zergatik jartzen dugu bizkor- bizkor oinetakoa ekartzen digutenean?
17- Zergatik egiten digu grazia erlojuaren marka geratzen zaigunean udan belzten garenean, ikusi bezain pronto aldamenekoari esaten diogula? “Begira, marka geratu zait,, erlojua daramadala dirudi, baina ez”.
Zabildu
Listen to this podcast